XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galtzaile bakarra guhaur izanen ginake.

Eta itzul gaitezen, bukatzeko, arazoen taxutzeko beharrezko diren talde eta iritziei buruz.

Genion, bederazka ezin ibilli dela, taldeka behar duela izan: eta are iritzien arteko desberdintasunen xuritzeko eta neurtzeko.

Bainan talde gai eta serios batzuen moldatzen joateko, elkargorik behar da, ez baida bakarrik langilleren premia eragillerena ere baizik.

Alor honetan dudarik gabe egokiena Euskalzaindia da eta hala behar luke izan (egintza hauetarako bere laguntzaille guztiekin; hala-nola Principe de Viana Nafarroarako).

Batzuek zera diote, gerla ondotik Euskalzaindiak deus guti egin duela, eta ez dela nehundik ere gai eta ahalmenduna.

Nik, aldiz, nahiko genukean heinean ez baldin bada ere, ahal zen neurrian aritu dela dadukat.

Eginak egin, gaur alde guztietatik euskal-instituzionerik behar dugu, eta afera hauetarako egoki eta ahalmenduena Euskalzaindia da.

Loakartuxea dagoela iduritzen baldin bazaigu, demaiogun indarrik, pizt dezagun; ertsia eta okertua baldin badago zuzen dezagun eta euskeraren arazoetarako beharrezko dugun itzal haundiko mintegi zabala bilaka.

Eta beste gauzetan bezala, ez dut Euskalzaindiaz fetitxe bat egin nahi; praktikotasun eta jatortasunari begira ari naiz, horiek baidira neretzat bide bakarrak.

Eta buka dezadan.

Badira kontaratu izan zarenez.

zenbait pundu nahi-eta-nahiezko direnak, eta denok onartzea ez litzaiguke hainbeste kostatuko.

Berma gaitezen, bada, premiazko eta ahal dugun horren betetzen eta antolatzen, etxea zutabe sendotan eraikitzen joateko.

Beti ere ardatz-eragillea euskeraren salbatzea dela, demografia oinarria sakonduz eta edatuz, ekonomiko, politiko, jakintza arazoetarako beharrezko dugun mintzaira gai bat eduki ahal dezagun.

Itz bitan, gure euskeraren geroa segurtatzea.

Helburu horri, beraz, buru belarri atxiki behar gintzaizko.